Mintzeko proteina integral

Mintzeko proteina integrala zelula mintzean txertatuta.

Mintzeko proteina integralak edo proteina intrintsekoak zelula mintzean txertaturik edo integraturik dauden proteinak dira[1]. Lipidozko geruza bikoitzean sarturik daudenez berauek isolatzeko mintz plasmatikoa suntsitu beharra dago[2]. Mintzari loturik baina bertan txertaturik ez daudenak Mintzeko proteina periferikoak dira.

  1. www.iqb.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  2. (Ingelesez) Goodman, Steven R.. (2007-11-26). Medical Cell Biology. Academic Press ISBN 978-0-08-091931-7. (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy